BBI EUROPE

Ekuspegia, Zeregina

Nor Gara

Ekuspegia

Zein da BBIren "ametsa"?

Gure bezeroek, euren internazionalizazio prozesuan, izan dezaketen beharrizan guztiei erantzuna emango dien ordezkari sare global bat eta prozesu horretan lagunduko dien baimendutako kontaktuak izatea da gure amets handia.


Zeregina

Nola egin ikuskera hau errealitate bihurtzeko?

BBIren ezaugarri aipagarriena abangoardia komertzialean egon izana da. Merkatu, produktu eta lan-metodo desberdinen etengabeko ikerkuntzaren ondorioz lortu dugu goi mailan egotea. Gupidagabeko aurkikuntza nahiak etengabeko eraberrikuntzan murgildurik gauzka. Eta honek gure bezeroentzan eta partnerrentzat mesedegarria eta balizkoa den Sare Globala hobetzeko aukera eman digu.

Aipatu legez, esperientzia eta ezagutza handia dugu diagnostiko eta eraketa enpresarialean. Hori dela medio, bezero bakoitzaren beharrizanak eta aukerak modu banakako eta pertsonalizatuan tratatzen ditugu. Faktore guzti hauek aintzat hartu behar dira merkatuan arrakasta izan nahi bada. Guk oso ondo dakigu hori, horregatik, BBIren eta bezeroaren artean ideia eta proposamen desberdinen etengabeko jarioa bermatzen dugu. Bezeroarekin hartu-eman zuzena dugu, erabateko inplikazioa, merkatuan berarentzat dauden aukera hoberenak antzematen ditugu, abagune sotilenak barne.