BBI EUROPE

Berrikuntza

Berrikuntza

Enpresa munduan sorkuntza eta berrikuntza ertziki loturik dijoaz. Bestalde, azken hau bere osotasunean gauzatu daiten, ezinbestekoa da produktu edo zerbitzu bat hobetzeko ideia berriak merkatuan ezartzea. Metodo hau, ideia berriak merkatuan martxan jartzea, prozesu ekoizkorretan nahiz garapenezkoetan aurrera eraman daiteke. Batzuetan produktua hobetzen, eta beste batzuetan ekoizkin berrien bitartez.

Ortzimugarik gabeko errelitatean bizi gara, amets guztiak egi bihur daitezke guk hala nahi izanez gero. Horregatik, nahitaezkoa da hauek betetzeko enpresa eraberritze planetan murgiltzea, horrela lortuko baitu muga guztiak gainditzea eta begitazio denak asetzea. Merkatu globalaren lehiakortasuna gero eta handiagoa denez gero, elkarlehia horretan onenen artean egoteko etengabeko berriztazea premiazkoa da. Nolanahi ere, arlo eta bezeroek ezarritako beharrizanetara moldatuz.

Eraberrikuntza deitzen den balio erantsi honek, helmuga edo xede batzuk atxikirik dauzka. Haatik, jadanik adostutako urteko aurrekontua eta baliabideak erabateko ziurtasunez beteko dira. Behin helburuak finkatu direnean, hauen ebaluazioa eta errebisioa egingo da merkatuan emaitzarik hoberenak lortu ahal izateko.

Diagnostiko enpresiarala

Arestian azalduriko guztiagatik, BBIren zutoina berrikuntza da. Berrikuntza nahi horretan oinarritzen dira gure diagnostiko enpresarialaren zerbitzuak. Hauek ezinbestekoak bait dira gure lana burutu ahal izateko. Diagnostiko enpresarialen bitartez, enpresen alderdi negatiboak eta positiboak jasotzen ditugu. Alderdi hauek parametro batzuk aintzat hartuz ezartzen ditugularik: kudeaketa enpresarialetik hasita administrazioaren eremura arte.

BBIn burutzen dugun edozein proiektutan gure jakintza eta esperientzia zabala darabilgu. Proiektuak aurrera eramateko Sare Global batez baliatzen gara, modu horretan bezero bakoitzari hobekien dohakion lekua aurkituz.

Euskadi + Innova

Euskadi + Innova Euskadiko Gobernuak sortu eta gidatzen duen programa da. Bere helburua, euskadiko enpresen konpetitibitatea handitzea da. Ekimen hau Administrazio lokalaren barnean eginiko hainbat estudioren ostean sortu zen. Lortutako datuetan argi ikusi zen Euskal Herriko enpresen berrikuntza posible izateko Instituzioen laguntza behar-beharrezkoa zela.

BBIn dugun ikusmoldea merkatu internazionalari bideraturik badago ere, halabeharrezkoa iruditzen zaiugu Euskadiko enpresak berrikuntzak dakartzan aukerez eta honek duen garrantziaz jabetzea. Horrenbestez, BBI Euskadi + Innova proiektuaren partaide da enpresa aholkulari bezala. Gauzatu ditugun 100 proiektu baino gehiagotan berrikuntza eta diagnostiko enpresarialaren alorrean esperientzia zabala dugula erakusti izan dugu, lehen mailako enpresa bilakatuz.